XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugaztun batek honela ikusten ditu gauzak; hauxe da eboluzioak elaboratu duen konpromezua gehiegi ikusi eta gutxiegi ikustearen artean. Ordenadoreetan adituak natura imitatzen saiatzen dira ordenadoreari irudian mugak eta izkinak bilatzen irakasten dioten programekin.

Artistak ere teknika berbera erabiltzen du gai bat marra gutxi eta zehatz batzuen bidez bakarrik trebetasunez zirriborratzen duenean. Artistak hau kontzienteki egiten du, esperientziak eman dion gaitasunaz baliatuz, baina zein-nahi gizakiren zerebroak inolako ahalegin kontzienterik gabe exekutatzen du artistaren trikimailua, bere kortex bisualean dituen programak erabiliz.